miƩrcoles, 3 de diciembre de 2008

lunes, 1 de diciembre de 2008

WEBQUESTA

Hona HEMEN Olentzerori buruzko gure webquesta.

BESTE SAIO BATZUK

Aurreko sarreretan ikusiriko saioez gain, badira beste hiru jarduera.

Euskara errefortzuak: Euskaraz adierazteko zailtasunak dituzten haurrek errefortzu saioak izaten dituzte. Egunero, beraien ikaskideak saio kolektiboan dauden bitartean, beste gela batetara joan eta ordu erdiz egoten dira bertan. Ahozko hizkuntza lantzen dute batik bat; onomatopeiak, sinonimoak, hiztegia...

Liburutegia: Astean behin eraikinean dagoen liburutegira joaten dira. Bertan, liburutegi batean zer nolako jarreraz jokatu behar duten ikasten dute. Izan ere, bertako arauak errespetatu behar dituzte.
Horretaz gain, irakurmenaz gozatzen ikasten dute; ez baita bakarka egin daitekeen zerbait, ikaskide batekin ipuin bat ikusten ondo pasa daitekeela ohartaraztea baita irakaslearen nahia.

Bideoa: Astean behin bideoa ikusten dute. Batzuetan haurrek etxetik ekarritakoak izaten diren arren, gehienetan ikastetxean daudenak ikusten dituzte. Hauek, orokorrean, didaktikoak izaten dira.
Bideoek haurren irudimena lantzeko aukera egokia eskaintzen dute.

MUSIKA SAIOA
















Musika lantzeko ordutegi finkorik ez duten arren, talde osoarekin burutzen diren saioetan,
kolektiboetan alegia, gauzatzen da.
Saio bakoitzak bere egitura du, hau da: beti ez da gauza berbera lantzen. Musika hizkera, (melodia eta erritmoaren oihartzunak, musika irakurketa eta kantuak) musika kultura (entzunaldien bidez) eta musika jolasak lantzen dituzte.
Aipatzekoa da musika lantzeko erabiltzen duten programa (Tutti da capo) Amara Berri eskolak sorturikoa dela.
Eskema erritmikoak lantzeko Din-Don izenez ezagutzen diren fitxak erabiltzen dituzte. Hauek, haurrek irakurtzen dituzten ikur segidak dira.
Ekintza honen bidez erritmoa, mugimenduaren koordinazioa, ezker-eskuin eta gora-behera norabideak lantzen dituzte. Hau, musikarako lotura nabarmena eta irakurketarako ariketa bikaina da.




INGELESA





















Astean ordu erdiko hiru ingeles saio izaten dituzte. Hauetan, komunikazioari ematen zaio garrantzia. Horretarako, metodologia aktibo baten bidez, irakasleak egoera natural eta egokiak sortzen ditu, haurrek espontaneoki komunikatu ahal izateko.
Saioa era kolektiboan hasten da. Arduradunak gainontzeko gelakideak agurtzen ditu; eguneroko hizkuntza sustatuz.
Ondoren, ipuina lantzen dute. Hau, bakarkako jardueren bidez indartzen da, esaterako: fitxak, abestiak, errimak, jolasak edotan lan plastikoak.
Ikasgai honetan irakasleak ingeles hitz egiten du. Horrela, hizkuntza gero eta ezagunagoa egiten zaie. Honi esker, euren buruarengan ziurtasuna hartzen joaten dira eta ikasten dutena kanporatzeko erraztasun handiagoa eskuratzen dute.

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Eraikinean bi psikomotrizitate gela badaude ere, bost urtekoek astean behin egiten dute jolas motore saioa. Hauek, arratsaldez izaten dira eta bi orduz aritzen dira.
Psikomotrizitate gelara sartu aurretik, oinetakoak kendu eta txoko batean uzten dituzte. Gelara sartzean, asanbladan bildu eta bertako arauak errepasatzen dituzte (ezin da minik eman, irakasleak esan arte ezin dira zapiak hartu, irakasleak jolasa eteteko esaten duenean dena dagoen bezala utzi behar dute...).
Irakasleak zertara jolastuko diren eta norekin jolastuko duten galdetzen die; haurrek gogoeta egin dezaten.
Saioa suntsiketarekin hasten da, hau da; irakasleak blokeez osaturiko harresia eraiki eta haurrek berau suntsitu beharko dute. Aurrerantzean bakoitzak nahi duena egiten du, betiere arauak errespetatuz.
Irakasleak armairua irekitzen duenean, bertatik zapiak har ditzakete; hauen bidez jolas sinbolikoa lantzen delarik (mozorrotu egiten baitira).
Irakasleak dena bertan behera uzteko esaten duenean eszenatokira igo eta bertan egurrezko blokeekin zerbait eraiki edo marrazkiren bat egiten dute (hau txandatuz doa), sormena lantzen delarik.
Etxera joateko oinetakoak jantzi aurretik asanbladan bildu eta egindakoaz hitz egiten dute.