viernes, 24 de octubre de 2008

AMARA BERRI SISTEMA

Gure eskolak Amara Berri sistemaren bidez funtzionatzen du.
Honek zera esan nahi du: nortasun garapenari eta gizarte harremanen garapenari loturiko helburuak jorratzen direla, besteak beste. Izan ere, sistema honen bidez haurren autonomia, behaketarako interesa, euren mugen ezagutza, besteekiko errespetua, arazoak elkarrizketaren bidez konpontzeko gaitasuna, kritikotasuna eta abar sustatzen da.
Ikastetxe honek ikasleen garapena eta eurentzat hoberena dena du helburu; beste edozeren gainetik. Hori honela izanik, ikasleei buruz ikastetxeak duen kontzepzioa elementu hauetan oinarritzen da:
1.- Ikasle bakoitzak bere ezaugarri emozional zein kontzeptualak ditu.
2.- Ikasle bakoitzarengana hurbildu behar gara.
3.- Ikaslearen interesetik abiatu behar gara.
Amara Berri sistemaren printzipio metodologikoei dagokionez, honako hauek aipa ditzakegu:
Indibidualizazioa (ikasle bakoitzak bere erritmoa jarraitzen du).
Sozializazioa (haurra izaki soziala denez, elkarrekintzan arituko da).
Jarduera (haurraren egitekoa edo egiteko ahalmenari deritzo).
Sormena (sortzeko gaitasuna).
Askatasuna (besteak errespetatuz, norberak pentsatzen edo sentitzen duena adierazteko eskubidea).
Globalizazioa (pertsonaren globaltasunetik ikusia: nortasuna, giza-harremanak...).
Normalizazioa (testuingurua ezagutzea, menderatzea eta bertan kokatzea).

Sistema honi buruz informazio gehiago lortu ahal izango duzu
HEMEN klikatuz gero.

miércoles, 22 de octubre de 2008

EUSKARA ASTEA


Aste honetan, urriaren 20tik 26ra, "Euskaraz bai" astea ospatzen ari da Ordizian.
Gure haurrek bertan parte hartzeko aukera izan zuten atzo; hain zuzen ere giza-katean. Horretarako, aurreko astean zehar, gelan, dortsala marraztu zuten.


Hona hemen aste hontako egitaraua:

Urriak 20, astelehena
18:30 'Euskaraz Bai' erakusketaren inaugurazioa, bertsolariak eta "lunch-a".
Ondoren 'Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen' hitzaldia emango du Kontseiluko Zigor Etxaburuak, Barrena kultur etxean.
18:00-20:00 Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Barrena kultur etxearen kanpoaldean.

Urriak 21, asteartea
10:00 Ikastetxeen giza-katea.
19:00 Herritarren giza-katea.

Urriak 22, asteazkena
10:00-12:30 'Dendaz denda, euskara gozo gozo' "stand-a" azokan. Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen inguruko ekimena, Plaza Nagusian.
18:00-20:00 Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Barrena kultur etxearen kanpoaldean.
19:00 Musika eskolako ikasleen emanaldia, Barrena kultur etxearen batzar aretoan.

Urriak 24, ostirala
19:00- 21:00 Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Plaza Nagusian.
20:00 Kantu jira Kuxkuxtu txarangarekin, plazatik abiatuta.
21:00 Kantu afaria Kuxkuxtu txarangarekin, Plaza Nagusian.
23:00 Herriko taldeen kontzertua: euskal abestien bertsioak.

Urriak 25, larunbata
17:00- 19:00 Sukaldaritza ikastaroa, eta ondoren dastaketa, Plaza Nagusian. Goierri Kolore ekimenaren barruko ekintza da.
19:00 Burrunbazale txaranga eta erraldoien kalejira.

Urriak 26, igandea
12:30 Oroith abesbatzak gidatutako kantu emanaldia.
18:00 Jakintza eta Urdaneta dantza taldeen emanaldia.