lunes, 1 de diciembre de 2008

BESTE SAIO BATZUK

Aurreko sarreretan ikusiriko saioez gain, badira beste hiru jarduera.

Euskara errefortzuak: Euskaraz adierazteko zailtasunak dituzten haurrek errefortzu saioak izaten dituzte. Egunero, beraien ikaskideak saio kolektiboan dauden bitartean, beste gela batetara joan eta ordu erdiz egoten dira bertan. Ahozko hizkuntza lantzen dute batik bat; onomatopeiak, sinonimoak, hiztegia...

Liburutegia: Astean behin eraikinean dagoen liburutegira joaten dira. Bertan, liburutegi batean zer nolako jarreraz jokatu behar duten ikasten dute. Izan ere, bertako arauak errespetatu behar dituzte.
Horretaz gain, irakurmenaz gozatzen ikasten dute; ez baita bakarka egin daitekeen zerbait, ikaskide batekin ipuin bat ikusten ondo pasa daitekeela ohartaraztea baita irakaslearen nahia.

Bideoa: Astean behin bideoa ikusten dute. Batzuetan haurrek etxetik ekarritakoak izaten diren arren, gehienetan ikastetxean daudenak ikusten dituzte. Hauek, orokorrean, didaktikoak izaten dira.
Bideoek haurren irudimena lantzeko aukera egokia eskaintzen dute.

No hay comentarios: