lunes, 1 de diciembre de 2008

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Eraikinean bi psikomotrizitate gela badaude ere, bost urtekoek astean behin egiten dute jolas motore saioa. Hauek, arratsaldez izaten dira eta bi orduz aritzen dira.
Psikomotrizitate gelara sartu aurretik, oinetakoak kendu eta txoko batean uzten dituzte. Gelara sartzean, asanbladan bildu eta bertako arauak errepasatzen dituzte (ezin da minik eman, irakasleak esan arte ezin dira zapiak hartu, irakasleak jolasa eteteko esaten duenean dena dagoen bezala utzi behar dute...).
Irakasleak zertara jolastuko diren eta norekin jolastuko duten galdetzen die; haurrek gogoeta egin dezaten.
Saioa suntsiketarekin hasten da, hau da; irakasleak blokeez osaturiko harresia eraiki eta haurrek berau suntsitu beharko dute. Aurrerantzean bakoitzak nahi duena egiten du, betiere arauak errespetatuz.
Irakasleak armairua irekitzen duenean, bertatik zapiak har ditzakete; hauen bidez jolas sinbolikoa lantzen delarik (mozorrotu egiten baitira).
Irakasleak dena bertan behera uzteko esaten duenean eszenatokira igo eta bertan egurrezko blokeekin zerbait eraiki edo marrazkiren bat egiten dute (hau txandatuz doa), sormena lantzen delarik.
Etxera joateko oinetakoak jantzi aurretik asanbladan bildu eta egindakoaz hitz egiten dute.

No hay comentarios: